XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zein zebillek emen txarrean edo indarrean besteren etxe-jabe egin nairik?.

- Orduan zergatik abil, nere semearengana joanta, zirika-zirika, ura okerrera eraman nairik, Joxe dala emengo gizon-iltzalle lapurra, eta merezi duen zigorra eman bear zaiola?.

Ainbeste lekukori ere sinistu nai ezik abil ta.

Biok izketan ari geran bezin ziur zekigu guk, ez dala Joxe orko lapur iltzallea.

Zertarako bota didak orduan arpegira, tarte ortan zertan sartu naizen ni?.

Maite dit semea eta, utsegin ez dezan, orregatik esan zioat dakidana dakidan bezela.

Ori dek maite duanen baten lana.

Eta, lapurra arrapatu nai badezute, beste bideak ideki bearko dituzute.

Orain arteko lapurreta guzietan Joxeri eraso diozute, eta orko lapurra ez dek ori.

- Eta zergatik ez, palta dan bere semea?.

- Len ere esan dit ez dakidala ori.

Baña beldur nauk ez ote degun ura bizirik ikusiko.

- Bai. lre ogei urteko epailletza, beti ori dabilkik ezpañetan.

Joanak agertzen eta etorkizunak igertzen erakutsi ote dik?.

Dena, dakiken bezela itzegiten diguk eta.

Nik etzerizkiot Txori illa izango danik.

Bera iltzalle lapurra izango ote dan kezka obeak zeuzkat.

Norbaitekin alkar artuta, jakiña.

Bera berez ez uan ortara jarriko.

Gero, diru-putzu arekin poztua, iges egin.

- Ez uan ik len orrela pentsatzen.

Ura ere, seme maitea, aitak illa izango zala-ta, aitari erantsi nai ez ioken, bada, aren eriotza ere, bein betiko bukatu zedin begitan eukan gizon ori?.